Urnietako gizonezko bat koma egoeran dago, Parte Zaharrean jasotako jipoi bategatik
Igandean, goizeko bostetan, gertatu zen erasoa, Donostiako Parte Zaharreko Perujuantxo kalean. Biktima, Urnietako gizonezko bat, emakume batekin hizketan ari zen taberna baten kanpoaldean, eta gizon batek jipoitu egin zuen. Kolpearen ondorioz, biktima koma egoeran dago, Donostiako ospitalean.
Udaltzaingoak astelehen goizean atxilotu zuen ustezko erasotzailea, eta epaileak espetxean sartzeko agindua eman zuen, lesio larrien delituagatik.