Bortxaketa salaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza
Emakume batek bortxaketa salaketa jarri du gaur goizaldean, Donostiako Ertzain-etxean. Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sexu erasoa Zurriola hondartzaren inguruetan gertatu da eta Ertzaintzak, salaketa jaso ondoren, gertakariak argitzeko ikerketa abiatu du.
Eneko Goia Donostiako alkateak, udaleko Bozeramaile Batzordea deitu du bihar goizerako, “Ertzaintza ikertzen ari den azken sexu eraso salaketaren azken informazioa aztertzeko”.
Pasa den Aste Nagusian, beste bortxaketa bat salatu zuen adin txikiko neska batek leku berean, Zurriolako hondartza inguruetan, hain zuzen. Era berean, Aste Nagusian salatutako eraso sexista gehienak Groseko hondartza inguruetan izan ziren.