Udalak asteburuan gertatutako sexu erasoa gaitzetsi eta elkarretaratzera deitu du
Ertzaintzak atzo jasotako bortxaketa salaketaren harira, Donostiako Udalak adierazpen instituzionala egin du gaur, sexu erasoa gaitzetsi eta elkarretaratzera deitzeko. Salaketa emakume batek egin zuen, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenaren arabera, erasoa Zurriolako hondartzan gertatu zen. Ertzaintzak gertakaria argitzeko ikerketa abiatu du.
Elkarretaratzea bihar egingo dute, 12:00etan, Alderdi Ederren. Hona hemen udalaren adierazpen instituzionala:
1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten du gure hirian jasandako erasoa. Donostian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat izan da.
2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio eraso tamalgarri honen emakumeari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak emakumeari eskainiko dio Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia.
3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.
4.- Gaitzespena adierazteko, Udal Korporazioak elkarretaratzea egingo du, bihar asteartea, hilak 4, 12:00tan, Alderdi Ederren Udaletxearen aurrean eta gaitzespena adierazteko egiten diren deialdiekin bat egiten du.
Erlazionatutako edukiaBortxaketa salaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza