Kortxoenea gaztetxean egindako Zinemaldi Alternatiboetako bat. (Argazkia: Zinemaldi Alternatiboa)
Donostiako Zinemaldi Alternatiboa 10. aldiz egingo dute aurten, eta bere antolatzaileek jaialdiaren egitaraua aurkeztu dute gaur. Irailaren 28an izango dute lehenengo saioa, Antiguako Txantxarreka gaztetxean, 18:30ean.
Migratuak eta errefuxiatuak, harresiak eta bideak jardunaldiarekin abiatuko dute zinemaldia,
Santiago A. Zannouren Cara sucia film laburra eta
Ava DuVernay Enmienda XIII dokumentala proiektatuz. Ondoren,
Errefuxiatuen bizipenetatik bide posibleetara izenburuko solasaldia egingo dute.
Bigarren jardunaldia hurrengo egunean egingo dute, irailaren 29an,
Lehenaren atzetik hamaika. Donostiako okupazio eta gaztetxeak iruditan izenburupean. Parte Zaharreko Kanpandegi kaleko gaztetxean egingo dute, 18:00etan. Gaztetxearen irekiera aitzaki gisa hartuta, azken urteetan Donostian izan diren okupazio eta gaztetxeen irudi eta bideo bilduma ezberdinen proiekzioa egingo dute bertan.
Azken saioa urriaren 28an egingo dute,
COPEL: una historia de rebeldía y dignidad filmaren proiekzioarekin, Parte Zaharreko gaztetxean.