Miren Arrieta: "Euskara euskaldunon altxorrik preziatuena da"
Euskaraldiaren Donostiako hamaikakoan dago Miren Arrieta. Parte Zaharreko aktoreak ‘ahobizi’ izateko erronka hartu du. Euskal Herria mailan egingo da Euskaraldia 11 egun euskaraz lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte.
Arrietarekin batera, ondorengoek osatzen dute hamaikakoa: Garazi Urrosolo (Egiako euskara batzordeko kidea), Barbara Goenaga (aktorea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Mariano Ferrer (kazetaria), Iñaki Salvador (musikaria), Josean Abecia (Altza Hadi batzordeko kidea), Mikel Irazusta (herritarra), Xila Pihlstrom (euskal herritar eta suomitar kultur eragilea), Jokin Aperribai (Realeko presidentea) eta Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).
IRUTXULOKO HITZA hamaikakoaren kideak elkarrizketatzen ari da Euskaraldia iritsi bitarte. Ostiraleko astekarian Miren Arrietari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte