Euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik Ertzaintzak gazte bat identifikatu eta ia atxilotu zuen unea. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Hoteletako langileek jasaten dituzten lan-baldintza prekarioak ikustarazteko
protesta egin zuen Ernaik hiriko hotel baten atarian iazko maiatzean. Egun batzuk beranduago, ekintza horren ondorioz taldeko hainbat kidek Ertzaintza eta Espainiako poliziaren jazarpena jasaten ari zirela salatzeko prentsaurrekoa egin zuen gazte antolakundeak.
Prentsaurrekoa amaitzean,
euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik gazte bat identifikatu eta ia atxilotu egin zuen Ertzaintzak. Era berean, gazte antolakundeko kide bat eta bertan zeuden kazetariak identifikatu zituzten ere agenteek. Gertakariaren aurrean, salaketa jarri zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.
Maiatzean jarritako salaketari emandako erantzunean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak
herritarren hizkuntza-eskubideak urratu izana onartu du, barkamena eskatu eta agenteei betekizunak gogorarazi dizkie.