Martxoaren 8ko greban Bulebarrean egin zuten eserialdia. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Euskal Herriko mugimendu feministak, pasa den martxoaren 8ko greba eta aurretik egindako Emakumeok* Planto prozesua baloratu, eta aurrerabiderako urratsak lantzeko bilera egin zuen larunbatean Gasteizen.
“Mugarritzat” jo zuen mugimendu feministak mundu osoko 70 herrialde baino gehiagotan egindako martxoko mobilizazioa, eta borroka feministarekiko konpromisoarekin jarraitu asmoz, 2019ko
martxoaren 8an, 24 orduko greba deitzea erabaki zuten larunbatean.
Sare sozialetan adierazitakoaren arabera, datozen asteetan, Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan bilerak deituko dituzte, Gasteizen erabakitakoa partekatu eta gune bakoitzean aurrera begirako pausoak zehazteko.
Euskal Herriko mugimendu feministaren hurrengo bilera orokorra,azaroaren 17an izango da Donostian eta bertan, grebaren helburu eta eduki orokorrak adostuko dira.