Xila Pihlstrom: "Euskara tresna garrantzitsu eta erabilgarri bat da niretzat"
Xila Pihlstrom finlandiarrak 26 urte daramatza Euskal Herrian bizitzen. Suomitar elkarteko kide gisa, Finlandia eta Euskal Herriko kulturen arteko zubiak eraikitzen lagundu duen euskara-suomiera hiztegiaren sorreran hartu du parte. Euskaraldiak euskaraz hitz egiteko ohitura zabaltzen lagunduko duela uste du, eta egitasmoak iraungo dituen hamaika egunetan zehar ‘ahobizi’ izateko erronka hartu du. Euskal Herria mailan egingo da Euskaraldia 11 egun euskaraz lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte.
Pihlstromekin batera, ondorengoek osatzen dute hamaikakoa: Garazi Urrosolo (Egiako euskara batzordeko kidea), Miren Arrieta (Aktorea), Iñaki Salvador (musikaria), Barbara Goenaga (aktorea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Mariano Ferrer (kazetaria), Josean Abecia (Altza Hadi batzordeko kidea), Mikel Irazusta (herritarra), Jokin Aperribai (Realeko presidentea) eta Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).
IRUTXULOKO HITZA hamaikakoaren kideak elkarrizketatzen ari da Euskaraldia iritsi bitarte. Ostiraleko astekarian Xila Pihlstromi egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte