[Bideoa] Harkaitz Canoren azken aurreko manifestua ezagutzen duzu?
Hamar urte bete ditu Euskara ala ezkara zikloak. Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak eta Elgoibarko Udalak elkarlanean antolatzen dute, Gotzon Garateren omenez. Aurten kulturgintzaren inguruan aritu dira, eta 21 kulturgilek parte hartu dute; tartean, Harkaitz Cano idazleak. Azken aurreko manifestua aurkeztu zuen Elgoibarren, eta bideo bidez jaso zuten antolatzaileek. Jarraian ikus dezakezue.