
Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) emakume arkitektoek atzoko eta gaurko gizartean duten paperaren inguruko erakusketa bat eta hitzaldi ziklo bat antolatu ditu.
MoMoWo: 100 works in 100 years erakusketa Europako zenbait hiritan egon ostean, ostegunean, hilak 18, inauguratuko da Donostian, 18:00etan. Ekitaldia EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan izango da eta erakusketa urriaren 31 arte bisitatu ahal izango da bertan. Gero, azaroaren 15era arte Tabakaleran egongo da ikusgai. Erakusketaren helburua emakumeen eta mugimendu modernoaren arkitektura ondarearen arteko harremana erakutsi eta balioestea da.
Bestalde, ostiralean, urriaren 19an,
Berdintasun ibilbideak hitzaldi zikloa hasiko dute. Hitzaldi guztiak 13:00etatik 15:00etara izango dira eta bazkal ordua izanik, luntxa eskainiko dute hitzaldietan zehar. Jarduerak doakoak izango dira, baina hitzaldi bakoitzerako
honako webgunean izena ematea beharrezkoa izango da.
Hauxe da hitzaldien egutegia:
Urriak 19, ostirala
- Genero ikuspegia hirigintzan. Edurne Aperribay, arkitektoa, Emakumeak eta Hiriak plangintzako batzorde aholkulariaren foroko kidea eta UPV/EHUren Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Masterreko Generoa hirigintzan gaiaren irakaslea. Gipuzkoako EHAEOean.
Urriak 26, ostirala
- Bauhauseko emakume arkitektoak. Aparteko talentua zuten ikasleak. Josenia Hervas, arkitektoa, Alcala de Henareseko irakasle elkartua eta Las mujeres de la Bauhaus: de lo bidimentsioal al espacio total liburuaren egilea. Gipuzkoako EHAEOean.
Azaroak 9, ostirala
- Berdinatsuna eraikiz. Ane Alonso, arkitektoa, eta giza-, genero- eta berdintasun-ikuspegia duten hirigintzako proiektuetan aditua. Gipuzkoako EHAEOean.
Azaroak 16, ostirala
- Emakume arkitektoak Gipuzkoan. Izaskun Aseginolaza, Enkarni Gomez, Itziar Rodriguez eta Koldo Telleria arkitekto eta UPV/EHUko irakasleak eta ikasleak. Tabakalerako Basque Living espazioan.