'Aiete kantuz, Aiete eraikiz' lelopean, lehen abesbatza jaialdia egingo dute
Egitaraua
Urriak 26, ostirala
Ostiralean, urriak 26, inauguratuko dute Lantxabe auzo elkarteak eta Easo abesbatzak antolatutako Aieteko abesbatzen lehen jaialdia. Araotzek, Easo abesbatzaren emakume taldeak, emango dio hasiera jaialdiari, Miramongo anfiteatroan egingo duen kontzertuan. Lantxabe auzo elkartearen arabera, Donostiak duen agertoki liluragarrienari garrantzia emateko helburuz egingo da han kontzertua. Araotzek XIX. mendeko musika abestuko du eta 18:30ean hasiko da kontzertua. Euria egiten badu Katxola baserrian egingo dute kontzertua eta ondoren, baserrian bertan egindako sagardoa dastatzeko aukera egongo da.
Jaialdia urria eta azaroan zehar luzatuko da eta Aiete kantuz, Aiete eraikiz lelopean, auzoko eta hiriko hamaika taldek egingo dituzte kontzertuak: Araotz Easo abesbatzaren emakumeak, Eskola-Gurutzeaga abesbatza, Ochote Ozenki abesbatza, Ekintza abesbatza, Cum Jubilo, Betiko Ametsa, Eresmin Abesbatza, Schola Gregorianista emakumeak, Schola gregorianista, Antiguako Elizaren koroa eta Aieteko Elizaren koroa. Kontzertuak Miramongo antzokian, Easo abesbatzaren Villa Araoz egoitzan, Aiete Ikastetxe Nagusian eta Aieteko Elizan izango dira.
- Abesbatza: Araotz, Easo abesbatzaren emakume taldea
- Ordua: 18:30
- Lekua: Miramongo anfiteatroa
- Abesbatza: Otxote Ozenki abesbatza
- Ordua: 19:30
- Lekua: Villa Araoz, Easo abesbatzaren egoitza
- Abesbatza: Schola Gregorianista emakume taldea, Donostia Ereski eta Ekintza Abesbatza
- Ordua: 19:30
- Lekua: Aiete Ikastetxe Nagusia
- Abesbatzak: Cum Jubilo abesbatza eta Irungo Betiko Ametsa abesbatza
- Ordua: 20:30
- Lekua: Aieteko eliza
- Abesbatzak: Gizonen Schola gregorianista, Donostia Ereski eta Eresmin abesbatza
- Ordua: 19:30
- Lekua: Aiete Ikastetxe Nagusia
- Abesbatzak: Antiguako elizaren abesbatza, Aieteko elizaren abesbatza eta Eskola-Gurutziaga abesbatza
- Ordua: 20:30
- Lekua: Aieteko eliza