Kaleratzeak Stop taldeak bazterketa egoeran dauden familiak babesteko eskatu du
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) sinatutako hitzarmena aplikatzea lortu nahi dute eta salatu dute hitzarmenaren efektuak soilik “mediatikoak” direla. Ondorioz, alokairurako etxebizitzen burbuilak eta kaleratutako familiak babesteko neurrien hutsegiteak larrialdi egoera eragin duela kritikatu dute.
Gainera, gogorarazi dute ohiko etxebizitzetan gertatzen diren kaleratzeak alokairua ez ordaintzeagatik gertatzen ari direla. Iaz, Euskal Autonomia Erkidegoan egon ziren 1.196 kaleratzeetatik 834 (%75) alokairuko etxebizitzetan izan ziren. Era berean, alokairu sozialerako etxebizitza parke publikoa “urria” dela kritikatu zuten eta jakinarazi zuten mota honetako etxebizitzen eskatzaile kopuruak gora egin duela.
Plataformak udaletan aurkeztuko duen mozioa Nazio Batuen Erakundeak 2017ko ekainaren 20an egindako ebazpenean eta Auzitegi Gorenaren 2017ko azaroaren 4211/2017 sententzian oinarritzen da. Plataformak jakinarazi duenez, bi ebazpen hauek lehen aldiz Estatuak, arlo honetan ahalmenak dituzten Autonomia Erkidegoek eta epaileek kaleratuak diren pertsonen babesgabetasun egoera kontuan hartzera behartzen ditu, “bereziki adin txikikoak dituzten familiak eta bazterketa sozial arriskuan dauden pertsonak”.
Euskadiko Kaleratzeak Stop taldeak agerraldia egin zuen atzo, Donostiako udaletxearen aurrean, hainbat eragile, sindikatu eta talde politikoren babesean. Han egon ziren baita ere urriaren 22tik greba mugagabean dauden Donostiako Udaleko etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak. Etxebizitza eskubideen aldeko plataformak, Euskadiko udalerri nagusietako udaletan mozioak aurkezteko kanpainaren berri eman zuen eta Donostiako Udalean aurkeztu zuten lehen mozioa, kanpainari hasiera emanez.
Mozio horien bitartez, udalek 2013an EUDELek, Eusko Jaurlaritzak eta