'Atzean zuloa' Youtubeko kanala sortu dute
Atzean zuloa izeneko kanala agertu da Youtuben, eta, momentuz, bi donostiar xelebre aurkeztu dituzte. Lehenengo pertsonaia Tabakalera kanpoan ageri da eta ilustratzailea da. Nazioartekotzat du bere burua eta tokikoari alergia diola diote. Bigarrena “munduko hiritarra” da eta Donostian itota sentitzen da. Gorrotoz bizi du bere kuadrillakoak Pirinioetara oporretan joatea, eta nahiago du Leipzigera joan, Berlin berria dela dio.