'Donostiatik begirada internazionalista' jardunaldiak egingo ditu Askapenak
EGITARAUA
Azaroak 23, ostirala
Mexiko; Borrokan diren emakumeak.
19:00etan Emakumeen etxean
Azaroak 24, larunbata
Herrialde Katalanak; nazio bat, hamaika borroka.
17:00etan Kijera Gaztetxean
Azaroak 29, osteguna
Gazatik Beddawira, Yallah herri askeak!
19:00etan Marruma tabernan
Abenduak 6, osteguna
Grezia, Troikaren Europako kolonia.
Herri eskoletan (lekua eta ordua zehazteko)
Abenduak 14, ostirala
Venezuela: herri bat inperialismoaren aurrean.
19:45ean Donosti Berri elkartean
Urtero bezala, aurtengo udan ere brigada internazionalistak egin zituen Askapenak, munduko txoko desberdinetara. Donostiako hainbat kidek brigadetan parte hartu zuten eta Mexiko, Venezuela, Libano, Herrialde Katalanak eta Greziako askapen eta erresistentzia borroka esperientziak ezagutzeko aukera izan zuten.
Brigadistek jasotako irakaspenak eta bizipenak zabaltzeko jardunaldiak antolatu ditu Donostialdeko Askapenak azaroaren 23tik abenduaren 14ra bitartean. Bost hitzaldi antolatu dituzte, hiriko leku desberdinetan.