(Argazkia: ELA sindikatua)
Mobilizazioen berri eman dute Tabakalerako Ubik liburutegiko 13 langileek. Sinadura bilketa eta bi lanuzte egingo dituzte, bizi duen egoera salatu eta enpresa zein erakundeei irtenbideak exijitzeko.
Lanuzteak azaroaren 17an eta abenduaren 1ean egingo dituzte bitartekariek, liburutegian bertan. Sinadura bilkera, berriz, hilaren 8, 9 eta 10ean. Goizez eta arratsaldez egongo dira Nestor Basterretxea plazan eta Tabakalerako inguruetan.
Lan baldintzak hobetzeko ahaleginetan ibili ondoren, eta enpresa zein erakundeen erantzunik jaso ez dutenez, mobilizazioei hasiera eman diete bitartekariek ELA sindikatuaren babesarekin. Negoziazioan aurrerapausorik ez badago, langileek mobilizazio berriak iragarriko dituzte, gaur egungo prekarietateari behin betiko irtenbidea emateko.
IRUTXULOKO HITZAk bitartekariekin hitz egin zuen beraien prekarietate egoera azaleratu zutenean.