Zenbatek ulertzen du euskara Donostian?
Donostian uste baino jende gehiagorekin egin dezakegu euskaraz. 2016ko erroldaren arabera, Donostiak bi urtetik gorako 176.637 biztanle ditu. Horien artean %46 euskalduna da (81.274 lagun) eta %19,71 (34.825 lagun) ia euskalduna. Hau da, donostiarren ia bi herenek euskara ulertzen dute. 2-19 urte bitarteko haur eta gazteen artean, berriz, 10etik 9k euskara ezagutzen du (Eustat-Euskal Estatistika Erakundea).
Eta zenbat erabiltzen da euskara?
2016an Donostiako kaleetan egindako hizkuntzen erabileraren neurketa orokorrak (Soziolinguistika Klusterra) ondorioztatu zuen euskararen kale erabilera %15,2koa dela, haurren artean %26,9 eta gazteen artean %13koa. Euskaraz egiteko aukera handia dago herritar guztien artean, eta are handiagoa gazteen artean.
Datuek erakusten dute Donostian euskaraz egiteko aukera ugari dagoela. Ulermenaren mapak erakusten digu uste baino askoz jende gehiagorekin egin dezakegula euskaraz. Euskaraz dakigun guztiok, ulermena eta komunikagarritasuna bermatuta dagoen guztietan, euskaraz egingo bagenu, erabat aldatuko litzateke erabileraren egoera.
Zenbat gaztek (0-25 urte) ulertzen du euskara Donostian?
Ondorengo mapan ikusten den moduan, Donostiako auzo guztietan gazteen ulermen maila oso handia da:
- %80 inguru: Parte Zaharra, Erdialdea, Amara, Loiola- Txomin?enea eta Grosen
- %85-90 artean: Antigua, Egia, Martutene, Amara Berri, Altza, Intxaurrondo,
Bidebieta eta Ulian - %90etik gora Igeldo, Ibaeta, An?orga eta Aieten. Gazteen artean ulermen maila ia erabatekoa da.