20.643 donostiar, erabakitzearen alde
20.643 donostiarrek erabakitzearen alde bozkatu dute. 264 izan dira ezezko botoa eman duten herritarrak. Antiguan, Egian eta Grosen bildu dituzte boto gehien. Ibon Rosalesek, Donostiako galdeketako presidenteak, emaitzen balorazio bat egin du amaiera ekitaldian, Dokan. Pozik agertu da 21.000 donostiarrek konfiantza izan dutelako galdeketan. Galdeketan parte hartzera donostiar guztiak deitu dituzten arren, aitortu du ezezko boto gutxi izan direla. Azpimarratu du ez zutela emaitza bat bilatzen, kontsulta bat bideratzea zela helburua: “Galdetu egin dugu eta donostiarrek erantzun egin dute”.
Donostian 21.021 herritarrek eman dute botoa Gure Esku Dago-k sustatutako galdeketan, hurrengo galderari erantzuna emateko: “Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?”.
Donostian aise gainditu dute %10eko langa: 21.021 lagun joan dira botoa ematera (%13,10). Hiriburu batean egindako lehen galdeketa izan da.
1.000 boluntario aritu dira Donostiako galdeketan lanean.
IRUTXULOKO HITZAk Donostiako galdeketako informazio guztia jaso du bilduma honetan.