[Bideoa] Galdeketa Donostian
Donostiako auzoetako hauteslekuak goizeko 9etan ireki dira, eta dagoeneko pertsona ugarik eman dute botoa. Emakumeak izan dira bozkatzen aurrenekoak, bai Donostian eta bai galdeketa egiten ari diren gainerako herri zein hirietan. Donostiako Egia auzoan, esaterako, 94 urteko andre batek eman du lehenengo botoa. Auzoz auzo grabatutako irudien bilduma egin du Irutxuloko Hitzak, galdeketako giroaren berri emateko.