Lilatoiko kamiseta diseinatu dute
Erabaki dute datorren urteko Lilatoiko kamisetaren diseinua, eta antolatzaileek diote pozez zoratzen ari direla. Eskuratzeko nahikoa izango da lasterketarako izena ematean zein neurriko kamiseta nahi den aukeratzea. “Lasterketa egunean kamiseta janztera animatzen zaituztegu, sekulako marea turkesa lortu ahal izateko”, diote Donostiako Atletikoko lagunek. Forma eta oihala erabaki dituzten arren, urtarrilean jakinaraziko dute estanpatua nolakoa izango den.
Martxoaren 10ean izango da 2019ko Lilatoia, 10:30ean. Izen ematea abenduaren 11n irekiko dute, Lilatoiaren webgunean bertan, otsailaren 26a arte.