Ines Arrue: "Nire ama da lotsa gabe euskaraz hitz egiten duen euskaldun berriaren eredu garbia"
EusZinea.eus ataria zinema jorratzen duen euskarazko komunikabidea da, eta astero IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzailea. Zinea-ko langileek Euskaraldiarekin bat egin eta hamaika egunez ahobizi eta belarriprest izateko konpromisoa hartu dute. Zinea.eus-eko langilea da Ines Arrue, eta Euskaraldiaren harira, euskararen inguruko anekdota bat kontatzeko eskatu diogu. Bideo batean bere amak euskarazko hitz batekin izandako gaizki-ulertu bitxiari buruz hitz egin digu.
IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzaileek euskararen inguruan bizi izan dituzten anekdotak jaso ditugu, eta Euskaraldiak iraungo dituen egunetan argitaratuko ditugu webgunean.