Joxemi Zumalabe Fundazioa: "Euskaraz irudimena dantzan jartzeak barre dezente suposatu dizkigu "
Joxemi Zumalabe Fundazioko gure kolaboratzaileek ere euskararen erabilera indartzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute, eta Euskaraldiarekin bat eginez, hizkuntzarekin zerikusia duen anekdota kontatu digute. Besteak beste, agerian utzi dute euskaraz egin ohi dituzten ikastaroei izen xelebreak jartzeko hizkuntza ezin hobea dela.
IRUTXULOKO HITZAko kolaboratzaileek euskararen inguruan bizi izan dituzten anekdotak jaso ditugu, eta Euskaraldiak iraungo dituen egunetan argitaratuko ditugu webgunean.