2019ko Korrikak badu abestia
Aurkeztu dute 21. Korrikako abestia, Klika Korrika 2019. Egileak izan dira Fermin Muguruza, Mad Muasel eta La Furia. Klika da AEK-k hautaturiko leloa, herritarrek euskararen alde klik egin dezaten, eta hortik abestiaren izena ere. Erritmo askoko abestia da, eta bideoklipean era askotariko dantzariak ikus daitezke.
2019ko apirilaren 4tik 14ra izango 21. ekitaldia, Gares eta Gasteiz bitartean. Korrika apirilaren 12an, 16:00etan, sartuko da Donostian, Antiguatik. Gainera, aurtengo omendua Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi izango da. Kulturan, euskalgintzan zein pentsamenduan egindako ekarpenagatik omenduko dute Txillardegi.