Mikel Laboaren senitartekoek utzi dute agerian plazaren izena daraman plaka. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Mikel Laboak badu bere izeneko plaza bat Donostian [bideoa]. Hamar urte bete dira musikari handia hil zenetik, eta haren omenez, Mikel Laboa izena du orain Antiguako frontoiaren ondoko guneak. Gorgatxo plaza izena izan zuen orain arte gune horrek, eta izen hori ere mantenduko dute, Istingorra eta eta Arantzazu auzunea bitarteko tarteari deitzeko.
Auzoko hainbat eragilek bultzatuta lortu dute plaza musikariari eskaintzea. Proposamena egin zioten udalari, eta ahobatez onartua izan zen eskaera. Omenaldiaren bultzatzaileak eta antolatzaileak izan dira Antiguako hainbat eragile (Antiguotarrak elkartea, Basoetxea, Istingorra, Izurun, Jakintza Atletismo Kluba, Jauregi, Sansustene eta Txirain) eta Donostiako Udala.
Joxerra Gartziak gidatu du ekitaldia, eta hainbat artistek parte hartu dute: Zurartean txalapartariak, Luberri abesbatza, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak, eta Iñaki Salvador eta Ainara Ortega musikariak. Zalantzarik gabe, Salvador eta Ortegaren tartea izan da hunkigarriena. Laboaren lau abesti eskaini dituzte, eta zeharo hunkituta, negarrez hasi da Marisol Bastida, Laboaren alarguna. Hain zuzen, Bastida bera arduratu da agerian uzteaz plazaren izena daraman plaka, alabarekin eta bilobarekin batera.
Musikariaren inguruko erreportaje zabala argitaratu dugu astekarian.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea