
Gaur amaituko da Euskal Herria
ahobiziz eta
belarriprestez bete duen ariketa soziala, Euskaraldia, hain zuzen. Azaroaren 23an hasi zen eta Euskaraldiarekin lotutako jarduera ugari egin dituzte egun hauetan hiriko auzoetan. Gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean, Harkaitz Canok
Azken aurreko manifestua-ren irakurketa egin du, Kaxilda liburu dendan, Euskaraldiari amaiera emateko.
Izena emateko bi baldintza bete behar zituzten partaideek: 16 urte baino gehiago izatea eta euskara ulertzeko gai izatea. 17.659 donostiarrek eman dute izena Euskaraldian, eta horietatik 12.849
ahobiziak izan dira eta 4.800
belarriprestak. Auzoetako parte hartzeari dagokionez, Antiguan erregistratu dira izen emate gehienak, 13%a, hain zuzen. Partaideen ezaugarriei dagokienez, izena eman dutenen %73a emakumezkoak izan dira. 30 urtetik beherakoen parte hartzea, aldiz, %22koa izan da.