Beñat San Josek Txileko liga irabazi du
Universidad Catolica futbol taldeak Txileko liga irabazi du, eta Beñat San Jose donostiarra da bere entrenatzailea. Lehen denboraldia egin du han, eta sekulako arrakasta da liga irabazi izana. Gainera, Libertadores Koparako sailkatu du taldea.
IRUTXULOKO Hitzak San Jose elkarrizketatu zuen uztailean, Txilen bertan. Lehen postuan zegoen taldea, eta horrela bukatu du liga.