Dock of the Bay zinema jaialdiko Sail Ofiziala iragarri dute
Urtarrilaren 7tik 12ra egingo dute Dock of the Bay jaialdia. Gero eta gertuago dagoenez, programazioaren aurrerapena aurkeztu dute. Hain zuzen ere, Sail Ofizialean lehiatuko diren bederatzi filmen berri eman dute.
Zinema eta musika zaleen zinemaldiak hainbat musika genero eta gai landuko dituen askotariko dokumental sorta aurkeztuko du. Tartean dira, Euskal Herriko bi lanen estreinaldiak:
- O espirito de Pucho Boedo (Lois Patiño, 2018). Trailerra.
- Cantares de una Revolucion (Ramón Lluís Bande, 2018). Trailerra.
- Milford Graves: Full Mantis (Jake Meginsky eta Neil Young, 2018). Trailerra.
- Bashaideak (Elsa Oliarj-Ines, 2018). Trailerra.
- Hello Hello Hello : Lee Ranaldo : Electric Trim (Fred Riedel, 2017). Trailerra.
- Lou (Usua Garin, Andrea Lopetegi Lopez, Andrea Lopetegi Lopez eta Izotz Barrio, 2018). Trailerra.
- Bixa Travesti (Claudia Priscilla eta Kiko Goifman, 2018). Trailerra.
- Els ulls s’aturen de creixer (Javier Tomas Garcia Lerin, 2018). Trailerra.
- La Estrella Errante (Alberto Gracia, 2018). Trailerra.