San Silvestre lasterketaren ibilbidea aldatu dute
laster gaindituko dutela 3.000 parte hartzaileen langa, eta ohartarazi dute gehienez 4.500 lasterkari onartuko direla. Azken urteetan bezala, izena eman daiteke lasterketaren webgunean.
Dortsalak Amara kaleko frontoian jasoko dira, abenduaren 29 eta 30an (larunbata eta igandea) 11:00–19:30 ordutegian. Lasterketaren egunean ezin izango da inskribatu. Arropa jasotzea 13:00etatik aurrera hasiko da, Easo plazan. Eguraldi txarreko iragarpena izanez gero, zerbitzu hau frontoian eskainiko da.
Bezperan, abenduaren 30ean, San Silvestre txikia egingo dute 6 eta 15 urte bitarteko haurrentzat. Irteerak eta helmugak Easo plazan izango dira, 11:00etatik aurrera.
Topoaren igarobidearen lanak direla eta, 34. San Silvestre lasterketaren ibilbidea aldatu dute. Abenduaren 31ko proba, Easo plazan hasi eta bukatuko da. Azken urteetan Benta Berriko kiroldegi ondotik abiatu izan da. Ondarretako eta Kontxako pasealekuak bi aldiz zeharkatuko dituzte lasterkariek.
Zortzi kilometroko lasterketa 16:00etan abiatuko da Easo plazatik, eta Zubieta kaletik zein Mirakontxa pasealekutik Antiguarantz joango da errepidetik. Tunela zeharkatuta, Satrustegi eta Eduardo Txillida pasealekuetatik Ondarreta hondartzara iritsiko da. Han hartuko du ohiko ibilbidea. Ondarretako eta Kontxako pasealekuak bi bider zeharkatuta Parte Zaharrera iritsiko da. Kaiko kaletik sartu eta auzoa gurutzatuko dute. Zuloaga plazan anoa postua jarriko dute. Handik Grosera abiatu eta Kursaaleko kuboen ondoan egingo da itzulera Bulebarrerantz, eta hortik Easo plazako helmugara.
Gaur egin dute lasterketaren aurkezpena udaletxean. Antolatzaileek nabarmendu dute