San Silvestre txikian 300 neska-mutilen parte hartzea gainditu nahi dute
Igande honetan, hilak 30, San Silvestre txikia egingo dute Easo plazan. Lasterketa 11:00etan izango da, eta 300 neska-mutilen parte hartzea ganditu nahi du Amara Kirol Elkarteak. Probaren webgunean eman behar da izena.
Bost kategoriatan parte hartu ahal izango dute haurrek: Txikiak (6-7 urte; 200 metro), benjaminak (8-9 urte; 300 metro), alebinak (10-11 urte; 677 metro), infantilak (12-13 urte; 1.275 metro) eta kadeteak (14-15 urte; 1.275 metro).
Lasterketen ostean, 12:30ean txokolate jana egingo dute.
Helduen San Silvestre laskerketa, berriz, abenduaren 31n izango da. Aurten, ibilbidea aldatu dute.