Parte Zaharrean Bizik Kaialde eraikina "auzoarentzat" izan dadila eskatu die udalari eta Hezkuntza Sailari
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Kijera Gaztetxearen eraikina “auzoarentzat” izan dadila eskatu die Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari. Kijera Gaztetxearen eraikinaren jabetza udalarena da, bere erabilera eskumena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak duen arren.
Eskaerari indarra emateko, elkartea babesak biltzen ari da interneten, herritarrei hurrengo testuan adierazitakoarekin bat egin dezatela proposatuz:
Bat egiten dut Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak Donostiako Udalari eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eta egindako eskaerarekin:
• Orixe ikastolaren egoitza izan zen eraikin hori ‘berreskuratzeko’ espedientea eta ekimenak bertan behera utzi ditzazuela.
• Eraikin horren erabilera-eskubidea , auzoko eragileen esku laga dezazuen, bertan heziketa ez formala zein informaleko eta auzogintza eta kulturgintzako jarduerak garatzen jarraitzeko.
Hurrengo estekan sartuta eskarian parte hartu dezakete herritarrek. Egitasmo honen atzean dauden arrazoiak adierazpen publiko baten bidez eman ditu ezagutzera gaur bertan auzo elkarteak.