(Argazkia: Txuri Urdin)
Txuri Urdin izotz hockey taldeak Johan Larsson suediarra fitxatu du. Denboraldi bukaera bitarte ariko da Donostiako taldean. Martins Jakovlevs letoniarraren hutsunea beteko du Larssonek. Arrazoi pertsonalak direla eta, bere herrialdera itzuli behar izan zuen Jakovlevsek.
Atzelaria da Larsson, baina aurrelari gisara ere joka dezake. Tito Marcelino Txuri Urdineko entrenatzaileak hori bera azpimarratu du. Hau da, atzean zein aurrean jokatzeko aukera eskaintzen duela. 26 urte ditu suediarrak, eta IF Malungs taldean egin du bere kirol ibilbidea.
Aste honetan egingo ditu lehen lan saioak Txuri Urdinekin, eta larunbatean Majadahondaren aurkako partidan jokatu ahal izango du.