Mikel Albisu kartzelatik atera dute, baina ez dago aske
Zigorra beteta atera da kartzelatik Mikel Albisu Iriarte donostiarra. Halere, Reauko espetxetik Parisko atxikitze zentro batera eraman dute gaur goizean. Sortu alderdiak esan duenez, egunak eman ditzake han baldin eta Albistu Euskal Herriratzeko kudeaketa administratiboak egiteko.
Frantziatik kanporatzeko agindua jarri zioten Albisuri zigortu zutenean, eta Espainian ez du auzibiderik irekita, printzipioz. “Kalean egon beharko luke. Estatuei joko errepresiboak alde batera uzteko eta Mikel berehala askatzeko exijitzen diegu”, azpimarratu du Sortuk.
ETAko militante, EPPK-ko kide eta idazlearen bizitza Martuteneko kartzelan gertatu zen pasarte ezagunarekin dago lotuta. Soinu teknikariaren mozorroarekin sartu zen, Imanolen kontzertuaren ostean, Joseba Sarrionandia Sarri eta Iñaki Pikabea Piti bozgorailu batean ateratzeko. 1985eko uztailean gertatu zen hori. Aldiz, 2004ko urriaren 4an atxilotu zuten Antiguakoa, eta ordutik preso izan dute.
Mikel Antza izengoitiarekin literatur ibilbide luzea egin du.