Amara eta Morlansko kaldereroak entseatzen hasiko dira
Laster hasiko dira zartagin hotsak hirian, gutxi falta da kaldereroak iristeko. Amara eta Morlanskoak ostiralean, urtarrilaren 25ean, entseatzen hasiko dira. Donosti Berri elkartean (Osasun iturria, 1) egingo dute lehen entsegua, 20:00etan. Hurrengoa, Amarako frontoian egingo dute, musika bandarekin, otsailaren 1ean, 20:00etan. Morlansko eta Amarako kaldereroen konpartsa otsailaren 2an aterako da, 18:00etan.
Ohi bezala, helduen izen ematea 15 eurokoa izango da, eta adin txikikoena doan. Antolatzaileek azaldu dute izena emateko prozesua errazteko hobe dela entsegu egunean bertan egitea.