2005eko urtarrilean ‘Irutxulo’ astekariaren azken zenbakia kaleratu zen.
2005eko urtarrilean kaleratu zen IRUTXULO astekariaren azken zenbakia. Bertan azaltzen zen IRUTXULOKO HITZA iristear zela, eta Donostiako egunerokoa izango zela. 1994ko martxoan sortu zuen IRUTXULO Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak. Handik urte batzuetara, tokian tokiko egunkariak sortuz joan ziren, Hitza markarekin. Proiektu biek bat egin zuten, honako hiru bidelagun hauen ekimenez: Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Bertako Hedabideak eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea —41 gizarte eragile biltzen ditu—. 2005eko otsailean Donostiako Hedabideak SM sortu zuten, Donostialdean euskarazko esparru komunikatibo osoa garatzeko asmoz.