Giza katearen lehen metroak, Herritarren Ituna eskutik eskura doala. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Herri galdeketa egingo du Gure Esku Dago mugimenduak Donostian, azaroaren 18an. Galdeketa horri begira jo eta ke lanean ari dira, ahalik eta herritar gehien mugitzeko. Horrela bada, bilera irekia egingo dute Groseko Okendu kultur etxean, gaur, osteguna, 19:00etan. “Bertan espero zaituztegu” esanez egin dute deia.
Giza-katean, 175.000 lagun baino gehiago bildu ziren ekainean; Donostiako 8 kilometroak ederki bete zituzten, 6.700 lagunekin [
irudi bilduma].