Reyes Karrere: “Aurkaria errespetatu ezean, beti dago galtzeko arriskua”
http://youtu.be/PBs7TidsyLw
Bera Bera Eskubaloiak bere historiako une garrantzitsuenetako bat biziko du bihar. Reyes Karrerek taldearekin biziko duen azken partida izango da, nekeak jota entrenatzeari utziko baitio. Agur ezin hobea izan daiteke.
Irutxuloko Hitzako azaleko protagonista da Bera Bera Eskubaloia. Bere historian lehen aldiz, donostiarrek Ligako garaikurra altxatuko dute Castron berdindu edo irabaziz gero; partida bihar izango da, 19:00etan. Denboraldiko hirugarren txapela litzateke, Superkopa eta Kopa eskuratu eta gero. Reyes Karrere entrenatzailea elkarrizketatu dugu, eta bideo honetan ikusiko duzu laburpen bat. Elkarrizketa osoa hemen irakur dezakezu.