Kortxoenea 24 orduz defendatzeko dinamika abian da
Groseko gaztetxea gune askea dela aldarrikatu dute, eta eraistea bertan behera uzteko eskatu dute.
Kortxoenea gaztetxea defendatzen jarraituko dutela adierazi dute Groseko gaztetxeko kideek, eta eraiste arriskuaren aurrean, herritarrak bertara joan eta egunero prestatuko dituzten jardueratan parte hartzera deitu dituzte. Kortxoenea defendatzeko 24 orduko dinamika abiarazi dute: “Kortxoeneak bizirik jarraituko du. Donostiako eta autogestioaren aldeko borroka honetan parte hartu nahi duen oro bertara gonbidatzen dugu poz handiz. Denon artean kultura sustatzeaz gain, borroka zoragarri honi indartsu ekingo diogu”, adierazi dute Kortxoeneatik.
Bart lehen gaua pasa dute Groseko gaztetxean. Iluntzean iluntzean Liher Hernando eta Olatz Salvador aritu ziren kantuan. Gaur, asteartea, ere gaztetxean lo egingo dute. Elkarrekin bazkalduko dute 14:30ean, eta arratsaldean ere jarduera gehiago egingo dituzte. Bakarrizketak (16:00etan), sormen txokoa (17:00) eta asanblada irekia (19:00). Afal ondoren Olatz Salvadorrek eta Maiderrek kontzertu bana emango dute 22:00etan.