Mikel Zabalzaren auzia argitzeko aurrerapausoak eskatuko dituzte
Kontzentrazioa egingo dute larunbatean, 11:30ean, Alderdin Ederren.
Mikel Zabalza Herri Ekimena.
30 urte igaro dira torturatu ondoren bere hilotza Bidasoa ibaian agertu zenetik, baina oraindik ez da kasua argitu. Eta erakundeen aldetik kasua argitzeko borondate zantzuak jaso badituzte ere, Herri Ekimeneko kideentzako ez da nahikoa.
Azaroan mozio bat adostu zuten EAJ, EH Bildu eta Irabazik. Eta pasa den apirilean Giza Eskubideen Batzordean parte hartu zuten Mikel Zabalza eta Idoia Aierberen senideak. Dena den, keinu hauek ez direla udalaren ekimenez gertatu salatu du herri ekimenak. Mozioaren bidez onartutako prozesua “geldirik” dagoela uste dute, eta eurak dira udalaren atzetik ibili behar dutenak; ez dute prozesuaren berririk.
Gogora institutuaren Memoriaren Plaza erakusketa ibiltaria Donostiara iritsi da. Alderdi Ederren jarri dute. Hortarako aukera ireki zen arren, Mikel Zabalzaren aipamenik ez dago erakusketan, ordea.
Udalaren jarrera eta “iniziatiba falta” salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, larunbata, 11:30ean. Alderdi Ederren bilduko dira, Memoriaren Plaza erakusketa hartzen duen karparen inguruan. Torturari inor, inoiz, inon ez! izango da leloa.
Urteak daramatzate Mikel Zabalzaren senide eta lagunek egia, justizia eta aitortza eskatuz. Helburu horrekin sortu zuten