Zerura begira zeuden hainbat korrikalari, arratsalderako euria espero baitzen, baina eguraldia lagun izan du VII. Sudur Krosak – aurten Donostiako Piratek antolatu dute-. Helduen lasterketan zaparradaren bat bota duen arren, eguraldiak ez du eragozpenik eragin. Haurrak hasi dira Egiako parkeko lasterketa girotzen hasi direnak, sudurrak izerditzen lehenak. Hamar minutuko atzerapenarekin hasi da txikien proba, eguraldi onak animatuta askok azken momentuan eman baitute izena.
Helduen lasterketan Iñigo Beldarrain donostiarrak egin du markarik onena: 20 minutu eta 39 segundotan egin du Sudur Krosaren ibilbidea. Lehen emakumea Begoña Julian donostiarra izan da: 24 minutu eta 20 segundotan egin du. Guztira 174 korrikalarik egin dute helduen proba.