Biodonostia Institutua inauguratu dute
Osasun ikerketarako hiru mila metro koadroko eta bost solairuko gunea inauguratu dute Ospitaleetako eremuan. Biodonostia Institutuko laborategietan berrehun ikertzailetik gora ariko dira. Herritarren eta gaixoen bizi kalitatearen mesedetan, osasunaren eta medikuntzaren esparruan aurrerapausoak ematea izango da jomuga.
Inaugurazio ekitaldian, Cristina Garmendia Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza ministroak; Patxi Lopez lehendakariak; Markel Olano diputatu nagusiak eta Odon Elorza alkateak hartu dute parte, besteak beste.