Txertoak 'La cocina de Nicolasa' berritu du
La cocina de Nicolasa errezeta liburuaren edizio berritua argitaratu du Txertoak. Aldamar kaleko jatetxe ospetsua sortu zuen Nicolasa Pradera sukaldariaren 407 errezeta jasotzen ditu liburuak. Itxura guztiz berria badu ere, edukia, 1933an lehen aldiz kaleratu zen lanaren bera da.