Karateka elbarriek euren abileziak erakutsiko dituzte
Bera Berak kirolari elbarrientzako nazioarteko txapelketa antolatu du, Barclays Fundazioaren laguntzarekin, hirugarren urtez jarraian. Txapelketaren muina, nolabaiteko elbarritasunen bat duten pertsonak kirolaren bidez gizarteratzea da. Hala, hainbat motatako elbarritasunak dituzten karatekek euren abileziak erakutsiko dituzte, larunbateko hitzorduan. Gainera, aurten jauzi bat gehiago eman nahi izan dute eta ohikoak diren Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako partaideez gain, Frantzia eta Italiako karatekek ere parte hartuko dute. Elbarritasun fisikoak zein psikologikoak dituzten partaideak izango dira: down sindromedunak, gorrak, itsuak baita gurpildun aulkian daudenak ere. Jesus Murua, Bera Berako karate saileko arduradunaren esanetan, “Halako ezaugarriak dituen munduko txapelketa bakarra da, bere aniztasun eta partaide kopuruarengatik”. Aukera aprobetxatuz, larunbateko txapelketan down sindromea duten dantzariek osatutako Verdini taldeak erakustaldia egingo du.