Miracruz kalea zabalik egongo da, gauera arte
Gaur goizean ireki dute Ategorrieta aldera doan Miracruz kaleko errepide zati bat, atzo goizean egondako sutearen ondorioz itxita egon ostean. Su hartu zuen etxea hutsik zegoenez, ez zen zauriturik egon, baina istripuak ekiditeko, erortzear zegoen eraikina botatzen hasi ziren atzo bertan. Hala ere, gaueko bederatzietan berriro itxiko dute bidea, eraispen lanekin aurrera jarraitzeko.