Lokalak etxebizitza bihurtzeko behin behineko araudia onartzeko prozesua abiarazi du Udal Gobernuak
Lokalak etxebizitza bihurtzeko behin behineko araudiaren zirriborroa mahai gainean jarri du Udal Gobernuak. Orain bai udal taldeek bai herritarrek ere euren ekarpenak egiteko aukera izango dute. Udalbatzak behin behineko araudia abendu aldean onartzea espero du Udal Gobernuak. Era horretan, datorren urteko lehen hiruhilekoan indarrean egon daitekeela aurreikusi dute.