Alkateak ostiralean adieraziko du metroaren geltokiak non kokatu nahi dituzten
Odon Elorzak ostiraleko plenoan jakinaraziko du non kokatuko dituzten Donostiako topoaren luzapena ekarriko duten geltokiak. Izan ere, duela aste batzuk erabaki zuten alkateak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Zerbitzuak hala egingo zutela, azterketarekin bukatu ostean. Beraz, laster jakingo dute herritarrek non izango dituen geltokiak hirigunean topoaren zabalkundeak edo metroa deiturikoak.
Asmoen artean, Antiguako Lugaritzeko geltokitik trenbide berria egin eta Egian geltokia sortzea dago. Guzti horrek, 185 mulioi euroko gastua izango luke.
Eusko Jaurlaritzak abenduan onartuko du Donostiako hirigunea zeharkatuko lukeen metroaren proiektua.