Trafiko aldaketak egongo dira Donostiako Maratoiaren harira
Donostiako Nazioarteko Maratoia jokatuko dute igandean (azaroak 28). Lehenengo aldiz trafikoari itxitako ibilbidea izango dute partaideek, beraz, horrek hainbat aldaketa sortuko ditu ibilgailuen zirkulazioan, 9etatik 14:00etara.
- Madril hiribideko 11. zenbakiaren parean, Pio XII. plazara joateko bidea itxia egongo da, 7:00etatik 10:00etara.
- Erdialdeko, Groseko eta Amarako sarbide batzuk moztuak egongo dira. Hala ere, bereziki, Antigua, Berio eta Igeldo inguruan egongo dira aldaketa handienak.
- Kontxa pasealekua eta Easo eta Errondo kaleak ere itxiak egongo dira.