Gaur jarraituko du 15 gazteen aurkako epaiketak
Espainiako Auzitegiak Donostiako hainbat gazteren aurkako epaiketa bertan behera uztea erabaki zuen atzo, gaur jarraitzeko asmotan. Saioa hasi baino egun batzuk lehenago, akordio batera iritsi ziren fiskala eta defentsako abokatua, baina gero fiskalak iritziz aldatu eta epaiketa egitea erabaki zuen. Gauzak hala, eztabaida handia sortu zen bi aldeen artean, Guevara epaileak gogor hitz egin zien abokatuei eta saioa hasteko agindu zien. Abokatu batek epaiketa atzeratzea eskatu zuen, defentsak prestatzeko denbora izateko, baina bere eskaera ez zen onartua izan eta alde egin zuen haserre.
Donostiako 15 gazte epaitu behar dituzte, kale borroka eraso batzuekin zer ikusia dutelakoan. Ustez egindako kalteengatik 4 eta 14 urte arteko kartzela zigorrekin zigortu nahi ditu fiskalak.