Lau T'erdiko finala Donostian jokatuko dute
Dagoeneko baieztatu dute, Juan Martinez Irujo eta Abel Barriolaren arteko Lau T’erdiko finala Donostian izango da, Atano III.a pilotalekuan. Finaleko protagonistak zeintzuk izango diren asteburuko emaitzek erabaki dute eta eszenatokia, berriz, gaur erabaki dute. Enpresek Donostian jokatu nahi zuten finala, aurten Ogeta izan baita beste bi final handien egoitza eta bi kasuetan ez dute lortu frontoia betetzea. Kontuak kontu, abenduaren 12an Donostian izango dira Irujo eta Barriola, txapela eskuratzeko gogo biziarekin. Finalerako sarrerak bihar bertan jarriko dituzte salgai, baina halakotan gertatzen den moduan, gutxi egingo dira papertxo preziatuen jabe. Sarrerak lortzeko 661.259.009 eta 656.799.423 telefonoetara dei daiteke, bihar, 10:00etatik aurrera.