Zortzi kilometroko auto ilara sortu du kamioi bati eroritako bobinak
Tamaina handiko bobina bat galdu du kamioi batek Donostiako ingurabidean zihoala. Bilborako norabidean zihoan ibilgailua eta goizeko zortziak inguruan, gainean zeraman bobinetako bat erori zaio, Intxaurrondo parean. Gertakariaren ondorioz, errepideko hiru bideetako bi itxiak egon dira eta zortzi kilometroko auto ilara sortu da. Goizeko hamarretarako bide guztiak zabaldu dituzte, baina oraindik ere zirkulazioa motela izan da.
Eroritako bobinak errepidea hondatu du eta baliteke inguru hori berritu behar izana. Bestetik, zauritu bat egon da, lau autoren arteko talkaren ondorioz.

