Maitasunarekin Bat taldeak agur esango du, larunbatean
Maitasunarekin Bat Groseko musika taldeak agur esango du asteburu honetan. Kortxoenean egingo duen Azken Maitasun Dantza itxiko du bere bost urteko ibilbidea. Pop melodikoa jotzen duen bikoteak, musika egitea baino mezu bat zabaltzea izan du helburu azkeneko bost urteetan: Maitasuna. Umorez eta musika eztiz beteriko gaua izango da larunbatekoa Kortxoenea gaztetxean, 21:00etatik aurrera. Honen inguru gehiago jakin nahi izatekotan, IRUTXULOKO HITZA-ko ostiraleko, abenduak 10, azken orria irakurri.
Maitasunarekin Bat, Dokan emandako kontzertuan