Aitziber Arrieta aske geratuko da
Aitziber Arrieta libre utziko dute datozen orduetan edo datorren astean, 18.000 euroko bermea ordaindu ostean. Hala jakinarazi du Askatu.org webguneak. Parte Zaharreko bizilaguna iazko azaroan atxilotu zuten Segiko kide izatea leporatuta. Izan ere, gazte mugimenduaren kontrako sarekada agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi zuenez, Espainiako Poliziako 650 agentek parte hartu zuten operazio hartan. Atxilotu zutenetik espetxean egon da Arrieta.